top of page
AGDP202331.JPG

2022 edizioa

 

Orduan… ¿ez al naiz lagun on bat? 

 

Edizio honek proiektuaren etapa baten amaiera markatuko du. Azken lau ediziotako Felix Petiteko eszenatokiaren gaineko esperientziarekin, aurtengo edizioan gidoia gehiago landu eta zorroztu genuen, eguneratze ideologiko egokiak eginez eta, batez ere, pertsonaia bakoitzaren rolean sakonduz.


Arreta, indarkeria matxista, genero-diskriminazioa edo horietatik eratorritako bullyinga bezalako gaietan jartzen jarraitu dugu, baina ERREALISTAGOAK izan nahi dugu pertsonaien bidez egiten dugun nerabeen irudikapenean, naturalagoak erakutsiz. GIZA ANIZTASUNA ADIERAZI NAHI DUGU, pertsonaien klixe eta alderdi estereotipatu asko hautsiz, pertsonaien nortasunaren ezaugarri gehiago agerraraziz, haien bertuteak eta kontraesanak erakutsiz, besteak beste.

2023
AGDP22_124.JPG

2022 edizioa

 

“-Orain arte, nire txisteekin barre egin duzu lasai.

+Bai. Baina amaitu da. Hemendik aurrera ez dut berriz egingo. Neskekin ere lagun on bat izan nahi dut. Nirekin seguru sentitu daitezen.” 

 

Aurreko hiru urteetako ildoari jarraituz, aurtengo edizioko berrikuntza nagusia Ainhoa Ordoñezen bilakaera izan da, aktore izatetik gidoilari izatera igaro baita. GIDOIA GAZTETUZ, perspektiba feminista eguneratua emanez eta gazteenganako asertibitate gehiago erakutsiz. Ainhoak proiektu honetan antzezle bezala bi urteko esperientzia aintzat hartuta, ikusitako eta ikasitako guztia erabili ahal izan zuen gidoia idazteko.

Azpimarratzekoak dira, ikusleak partaide senti daitezen erabilitako ANTZERKI ELEMENTU BERRIAK: musika eta arbela. Alde batetik, gure aktoreak musika eta dantza erabiliz, publikora hurbildu eta beraiekin dantzatzera gonbidatu dituzte, bestetik, arbelean haien gogoetak idazteko aukera eman zaie, bai obran zehar eta bukatutakoan ere.

2022
AGDP21_372.JPG

2021 edizioa

 

“-Eta nondik atera du hori?

- "Bere aitak esanda. Gurasoek, beraiei esaten zieten berdina errepikatzen dute. Zelako matraka!”

 

Kaleetan erein eta Araba guztiko eskoletako ikasgeletan hozitu zen programa honek teatro agertokietan hazten jarraitu zuen, Arabako gazteengan genero indarkeriaren aurka borrokatzeko asmoz.

Aurreko bi edizioetan landu genuen gaia (maskulinitate berriak) alde batera utzi gabe, oraingo honetan, GURASOEI ERE ARRETA EMAN NAHI DIEGU: berdintasunezko hezkuntzarako izan daitezkeen ereduaren balioa eta feminismoranzko borrokan guraso bezala eduki dezaketen papera nabarmenduz. Horrengatik, gazteentzako saioez gainera, gurasoei zuzendutako saio ireki batzuk egin genituen ere.

Izan ere, aurten A golpe de palabra·Hitz Kolpez indartsu agertu zen. Pandemiak sortutako eragozpenak gaindituta, Félix Petite antzokian antzezteaz gainera, Arabako hiriburutik irten eta PROIEKTUA LURRALDEKO BESTE HERRI BATZUETARA ERAMAN GENUEN, hala nola Agurainera, Laguardiara eta Amurriora.

2021
P1390478.JPG

2020 edizioa

 

Mutilok ezin dugu isilik jarraitu. Emakumearen aurkako indarkeria ez da soilik haien arazoa. Berdintasun eza ez da soilik haien arazoa. Konponbidea gugan ere badago.

Pasaden urteko bizipen eta erantzun positiboen ondoren, bigarren urtez jarraian, Hitz kolpezko taldeak Felix Petiteko eszenatokira jo genuen berriro. 

Gure probintziako gazteekin antzerkiaren munduan murgildu nahi genuen, pertsonaiek eta haien istorioek gidatuta, eszenatokian bertan barneratuz. Ibilbide berezi horretan zehar, sei gazteren gorabeherak ezagutu genituen, eta haiekin barreak, gogoetak, dilemak, beldurrak, konplexuak... partekatu genituen.

Jardueraren formatua mantenduz (obra + debatea), edizio honetan honako gaiari eman diogu garrantzia: gizonek borroka feministan euki dezaketen papera eta MASKULINITATE BERRIAK.

2020
AGDP_2019__0386 .jpg

2019 edizioa

Benetako berdintasunean ezin bagara bizi, ez gara inoiz aske izango.

Edizio honetan, etapa berri bati eman genion hasiera, proposamenak funtsezko bira eman eta antzerki ekintza eszenatokira eraman genuen. Honako honetan, publikoak ez zuen eserlekurik hartzen, baizik eta IBILBIDE FISIKO ETA KONTZEPTUAL BAT GENERO INDARKERIAREN INGURURTIK, haren alderdi ikusgarrietatik, ikusezinetatik eta indarkeria gertatzen zen espazioetatik.

Parte hartzaileek, aktoreek gidatuta, hitzez hitz eta urratsez urrats zeharkatzen zuten eszenatokia eta istorioa. Besteak beste, gai hauei buruz aritzen den istorioa: indarkeria matxista, mikromatxismoak, genero rolak, maskulinitate berriak, homofobia, sexu-afektibitate harremanen kontrola, maitasun erromantikoa eta haren inguruko mitoak, diskriminazio positiboa, feminismoa, edertasun kanonak eta ahalduntzea.

Nola ez, urte horretan Sortzen Aholkularitzako Sheila Melconen lankidetza ere izan genuen, eta harekin partekatu ahal izan genituen genero indarkeriaren inguruko kezka eta zalantza guztiak eta obrak jorratzen zituen gai guztiak.

2019
fotos%202015%20(1)_edited.jpg

2018 edizioa

Ni ez naiz deitzen ISILIK.

Aurreko urteetako ildoari jarraituz, kanpaina honen ezaugarri nabarmenetako bat FAMILIAren figura sartzea izan zen. Obran pertsonifikatuta agertzen ez bazen ere, pertsonaien hitzen bidez agertzen zen, haien gaineko kontrola aipatuz. Familiak gazteen errealitatean aktiboki parte hartzen dutelako eta, neurri handiagoan edo txikiagoan, beti eragiten dutelako, gai honetan ere esku har dezaketela uste dugu.

Beraz, gurasoen elkarte baten eskaerari erantzunez, urte horretan,  IKASLEEN GURASOENTZAKO JARDUERA BERDINA PROPOSATU GENUEN ere, horrelako kasuak detektatzeko, laguntzeko eta salatzeko tresnak izan zitzaten.

Edizio honetako beste berritasun bat? Bi eszena berri sortu genituen, eztabaidetan eredu gisa erabiltzeko eta horrelako gatazketarako irtenbide alternatiboak erakusteko edo eskola jazarpena ikusten edo jasaten dutenak animatzeko.

2018
AGDP_2015__8720.JPG

2017 edizioa

Badelako edozein hitzek baino min gehiago eragiten duen zerbait. Gure isiltasuna. Zuen isiltasuna. Isiltasuna.

Kanpainak 2016an euki zuen harrera ikusita, edizio honetan proposamen eszenikoari eutsi genion eta genero indarkeriaren eta eskola jazarpenaren arteko zerikusian sakondu nahi izan genuen. Baina, kasu honetan mugak zehartzeko, DBHko ikasleen IKASGELETAN BERTAN KOKATU GENUEN ANTZEZLANA eta ekintzari hasiera eman genion klase ematen ari zirenean, aldez aurretik abisatu gabe, indarkeriaren hasi eta gertatzen den espazio berean.

Aurtengo proiektuaren berrikuntza nagusia: TUTOREA. Gela guztietan egon zen, eta haren figura ere garrantzitsua zen ikasgeletako jazarpenaren eta genero indarkeriaren arazoari aurre egiteko. Zer jarrera hartu behar du? Zein da benetan irakasleen zeregina gazteen hezkuntzan? Ba al dago jarduera protokolorik? Zenbateraino sartu behar dira arazoan? Ba al dago mugarik? Poliziak, irakasleak, hezitzaileak edo lagunak al dira?

Proposamenaren osagarri gisa, eta eskaerari erantzunez, irakasle arabarrei soilik zuzendutako emanaldia eskaini genuen ere. Helburua: ingurune akademikoetan gertatzen diren indarkeriazko gatazkak konpontzeko funtsezko elementuetako bat izan zitezkeela planteatzea eta horretarako tresnak ematea.

2017
AGDP_2016__3509.JPG

2016 edizioa

Berdintasuna eta ahalduntzea ikasgelan.

Urte horretan, IKASTETXEETAN GAUZATUTAKO ANTZERKI-ESKU-HARTZEETAN oinarritu zen kanpaina eta aurreko urteko ildoei eutsi genien, baina eskola jazarpenari buruz hausnartzeko ekintza zehatzak gehituz, bi alderditan: alde batetik, gertatzen den jazarpena, tratu txarrak edo diskriminazioa eskolan, kultura hegemonikoaren, hizkuntzaren, ezaugarri kultural bereizien edota janzkeraren parte ez izateagatik. Bestetik, eskola jazarpena, sexu orientazioagatik eta genero identitateagatik, hau da, bullying homofobiko edo transfobikoa deritzona.

Gainera, obraren gaiak lantzeko eta mezua ondo jasotzeko asmoarekin, Sortzen Aholkularitzaren lankidetza izan genuen, hausnarketa gune bat dinamizatzeko, zeina mantenduko den hurrengo edizioetan.

2016
2015

2015 edizioa

Lorea ematetik, irainera.

Lehenengo kanpainan, PERFORMANCE-AREN BIDEZKO IKERKETAN oinarrituta, hiriko espazio publiko edo komunetan esku hartu genuen, arazoa plazaratuz eta herritarrak eta haien erantzuteko gaitasuna probatuz. Xedea, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunari buruz hausnartzea, indarkeria sexista existitzeko arrazoi nagusi gisa. Horretarako, indarkeria horren oinarri diren eguneroko egoera ugari eta mikromatxismoak antzeztu genituen, emakumeen ahalduntzea azpimarratuz, bai banaka, bai taldean, indarkeria horri aurre egiteko tresna gisa.

“Hitz kolpez. Loretik irainera” proiektua abiatu genuen, zimeltzen ari ziren lorez betetako kuboen baso bat jarriz, isolamenduan eta bikotearen kontrolean oinarritutako erlazioen itomena eta toxikotasunaren metafora gisa. Zebra-bideetan, hain ohikoa eta jendetsua den hiri elementuan, indarkeria arbuiatzen duten gazteen egitekoa indartzen duten jarrerei erreparatu genien. Tranbian performanceak egin genituen, irudikatzen diren indarkeria egoeren lekukoen erantzuna sortarazi nahian.

Azkenik, ikastetxeetan ere esku hartu genuen eta genero-rolei eta sexu-harreman afektiboei buruzko hausnarketa gazteekin partekatu genuen. Hain zuzen ere, ondorengo edizioetako iragarpen bat izango zena.

bottom of page