Hitz kolpez
Hitz Kolpez ibilbide luzeko proiektu bat da, bizitza propioa du eta bi proposamen eszeniko osatzen dute. Lehenengoan, gazteen gelan bertan garatzen baita, aldez aurretik abisatu gabe ikasgelan sartzen gara, istorioa kontatzeko indarkeriak egunero gertatzen diren lekuan bertan. Bigarren proposamenean, ordea, ikusleak gure esparrurantz erakartzen ditugu, ikuskizun bat ikusteko promesarekin seduzitzen ditugu, baina ez dira eserlekuetan eseriko, eszenatokian sartuko dira eta. Konturatu gabe, istorioan murgildu eta haren protagonista bihurtuko dira. Proiektu hau urtez urte berritu egiten da, errealitateari egokitzeko bilakatzen da, eta mimetizatu ere egin daiteke espazio oso desberdinetan bizitzeko, hala nola institutu bateko gelan edo antzerki bateko eszenatokian.
Proiektua dortu da errealitate gordin baten aurrean begiak zabaltzeko: indarkeria matxista. Antzerkiaren bidez, hizkuntza artistiko eta adierazpen kultural gisa ulertuta, pertsonen espiritu kritikoa garatzen lagun dezakegula sinetsita, gure helburu nagusia da gazteriak kontzientzia hartzea, jokabide-aldaketak egotea eta gizarte berdinzaleago baten eraldaketarantz bultzatzea dira gure helburuak, eta modu bakarrez lortu nahi dugu: bidegabekeria horren kontra hitz kolpez aurre egitea.