
Hitz kolpez
Informazioaren aroan bizi gara, eta gazteen kolektiboa teknologia berriekin ohituta egon arren eta ezagutza inoiz baino eskurago izan arren, belaunaldi aldaketak gorabehera, adin tarte horretan genero indarkeria areagotu egiten dela ikusi da, eta, beraz, erakundeentzat eta kolektiboentzat lehentasuna da arlo horretan esku hartzea. Izan ere, Traspasos Kultur-etik beharrezkoa ikusten dugu, biktimekin edo erasotzaileekin lan egin eta kalteak arintzeko ahaleginak handitzeaz gain, horrelako gatazkak prebenitzeko ekintzak areagotzea ere.
Testuinguru horretan sortu zen Hitz kolpez, Traspasos Kultur antzerki ekoizleak 2015etik sortu eta ekoizten dugun proiektua, genero indarkeriaren eta eskola jazarpenaren aurkako sentsibilizazio kanpaina gauzatzeko.
Filosofia eta helburu horri eutsiz, Arabako gazteak genero indarkeriaren aurkako borrokan inplikatzeko antzerki ekintzak gauzatzen jarraitzen dugu; izan ere, gure ustez, antzerkiaren eta kulturaren hizkuntza artistikoa tresna bikaina izan daiteke pertsonak kontzientziatzeko, eta, ondorioz, jokabidea aldatzeko eta gure gizartea eraldatzeko.
6 edizio
75 ikastetxe
5000 ikasle
225 saio
33 aktore